Badator Txisteratik Egun Magikoa, lehiaketa eta guzti.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena!
Ikusle gisa parte hartzeko
Magoa zara eta ikusle moduan egon nahi duzu ekitaldi guztietan? Hauxe duzu zure aukera. Sakatu ‘Eman izena’ botoian eta bete galdetegia.
Gertuko magia lehiaketa
- Irailaren 30 ean (ostirala) izango da, Azpeitian, arratsaldez.
- Edonor aurkez daiteke, izena eman eta prezioa ordainduz gero.
- Gehienez, 8k hartuko dute parte, eta hauen izenak irailean jakinaraziko dira. Ordutik aurrera, ez da parte hartzaile gehiagorik onartuko.
- Gertuko edo aretoko magia onartuko da soilik, lehiaketa burutuko den espazioak gertuko magia egiteko kondizioak beteko dituelako.
- Ikuskizunek 5 eta 10 minutu arteko iraupena izan beharko dute.
- Epaimahaia mago profesionalek eta Txisteratikeko antolatzaileek osatuko dute.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina eta erabatekoa izango da.
- Parte hartzeko web orrian izena eman behar da.
- Sari bakarra egongo da, garaikurra eta 300 euro UNDERMAGIC magia dendan gastatzeko bonua.

